XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jakitokia. Sin.: Despentsa Etxe batean jaki-hornidurak gordetzeko armarioa edo gela.

Jan. Sin.: Mehetu; Errebajatu. Bajuago egin zerbaiten maila, altuera edo lodiera.

Jan-egongela. Ik. Jantoki-sala.

Janba. Sin.: Leihozangoa; Atezangoa. Leiho edo ate baten dintel edo arkuari eusten dioten egurrezko, harrizko edo obrazko elementu bertikaletako bakoitza.

Gaur egun apaingarrizko elementu izatera etorri dira.

Jangela. Ik. Jantokia.

Jangunea. Sin.: Errebajea Pieza baten eta, gehienetan, egurrezko pieza baten ertzean egindako mozketa edo lodieraren gutxiketa beste batekin doitzeko helburuarekin.

Jangune biribila. Bi batienteko ate edo leiho bateko muntagen ertzak akoplatzeko modu bat zeinetan sekzio erdizirkular ahurreko ertza izaten bait du muntaga batek, besteak sekzio erdizirkular ganbila daukan bitartean.

Ate edo leihoa ixtean bata bestearen barnean enkaxatzen dira bi batiente horiek.

Janta. Ik. Llanta.

Jantokia. Sin.: Jangela; Komedorea.

1. Etxean bereziki otorduak egiteko erabiltzen den gela edo tokia.

2. Jende-sail jakin batentzat, edo, batzuetan, publiko zabalarentzat otorduak emateko establezimendua.

Jantoki-sala. Sin.: Jan-egongela. Etxe bateko gela nagusia, aldi berean jateko eta egoteko izaten dena biltzen bait ditu batera jangela eta egongela.

Jantzigela. Etxe bateko gelatxo txikia, jeneralean logela nagusiaren sarreran dagoena, armarioz hornitua egoten dena eta bertan jazteko eta eranzteko erabiltzen dena.

Jasoketa topografikoa. Ik. Altxamendu topografikoa.